Hasiera arrow Zer ikusi arrow Arma Ola
Arma Ola
Arma Ola PDF Inprimatu Emaila

vista de la fábrica / olaren ikuspegiaAezkoako Olaz dauden lehenengo datuak, 1432koak dira. Orduan, Nafarroako Erreginak zenbait lekutan burdin-olak egiteko baimena eman zuen, eta horien artean Legartzan (Olatik gorago) ere.



fábrica / ola
1781.enean, Eugiko olaren errekurtsoak bukatzen ari baitziren, Aezkoako burdin-olan handitzea aztertzea erabaki zuten. Dokumentu faltsuak erabiliz, eta bertakoek gaztelania menperatzen ez zutela probestuz, alkoholik falta ez zen bazkari baten ondoren eta aetz interesatu baten laguntzarekin, erregearen ordezkariak burdin-ola eta inguruko mendien zesioa lortu zuen. Aipatu zesioak 200 urte iraundu zuen, eta olak 100 bakarrik.

horno / labea Arma Ola, urte luzetan zehar, inguruko eraikuntza bakarra izan zen, zuzendariek debekatzen baitzuten ondoan etxeak zein bordak egitea.

Olak entziklopedismo frantziarraren ereduari jarraiki zion eraikuntzan, eta penintsulako XVIII. mendearen bukaerako arkitektura industrialaren ereduetako bat da.

Barrio de la fábrica / Olaren auzoaLau labe baldin bazituen ere, produkzioa urria zuen, gerra desberdinak eta ezusteko suteak zirela kausa maiz produziorik gabe egoten baitzen.

OHARRA: berreskuratzeko proiektua prestatu arte, hondatzeko arriskuan dago eta beraz, Olako beheko aldera joanez gero KONTU HANDIZ  ibili behar da.