Hasiera arrow Zer ikusi arrow Artea
Artea
Artea PDF Inprimatu Emaila

San PedroOrbaizetan San Pedro Eliza dago. Erdi Arokoa da eta erreformaturik dago. Estilo aldetik barrokoa da, 1706koa eta duela urte gutxi zaharberritu zen. S. Pedroaren irudia nabarmentzen da erretauluaren erdian.
Inmaculada

 

 

Orbaitzetako Olan Eliza neoklasikoa dago, La Inmaculadarena. XVIII. mendearen bukaeran egin zen Olako beste iraikuntzarekin batera.

 

San EstebanS. Esteban ermita. Kultua duen bakarra da Aezkoa osoan, lehen zeuden hamairuren artean. 1793-95 urte bitartean izandako Konbentzioaren Gerran kuartela izan zen eta erreta bukatu zuen. Behin zaharberritu ondoren, Ibarrarekin tira-birak izan ziren erretaulua Aribeko San Joaquínera eraman nahi zutelako. Mende honen erdialdean ekin zieten bigarren konponketa lanei, eta orain abuztuan egiten da erromeria. Buruko mina sendatzeko ile-xerlo bat uztea da ohitura.

Atariak eta armarriak
Herriko etxe anitzetan atari interesgarriak daude, botilaren antzera egiten direnen kasu, hau da, atea-armarria-leihoa, harri landuaz elkartuak, Nafarroa Beherean egiten zirenen bezalakoak.

Escudo / HarmarriaBisitariak harritu egiten dira etxe guztietan armarri bera ikusten dutenean, beste leku batzuetan etxe edo leinu bakoitzak berea baitu. Aezkoak, inguruko ibarrek bezala, armarri bera du herritar guztientzat, basurdea haritzaren azpian.Orbaizetan atari askotan adibide ederrak ikus daitezke.