|
Orbaizeta. Iratiko Ataka  Orbaizeta Iratiko ataka garrantzitsu bat da. Aezkoako gainontzeko lekuetan bezala, baratzeak eta landak larre eta basoen artean ageri dira, paisaian giza aztarnak erakutsiz eta aldi berean naturarekiko oreka mantenduz. Pirinioetako txoko eder honetan, natura, historia eta kultura uztartzen dira bidaiariari aukera berezia eskainiaz, hirietatik urrun, herrikoa oraindik herrikoia den lekuan. Aezkoa paisaia atlantikotik Pirinioetakora trantsizio gunea da. - • Paisaia humanizatua aurkituko dugu, non gizakiaren eragina oraindik urria den. Horregatik baso eta zelai zabalak ikusiko ditugu.Gehienak galdu badira ere, Larraun edo Olako auzoetan oraindik ikus daitezke alorren arteko banaketa egiteko, sasiz edo harriz egindako hesiak.
 • Iratiko Oihanaren Aezkoako eremuan bi heren basoak dira, pagadiak nagusiki, eta bertan 650.000 zuhaitz baino gehiago daude. • Iratiko pagadi-izeidia Europako handienetako bat da. 17.000 Ha. ditu eta horietatik 6.770 Aezkoakoak dira, lau eremu desberdinetan banatzen direlarik: Aezkoako Mendia, Azpegi-Iropil, Txangoa eta Nabala. • Leku batzuetan zuhaitzen edertasuna eta altuera nabarmentzen da, besteak beste Paraisoan, Mendilatzen ego Gibelean; beste batzuetan ibilbide ederrak eskeintzen dizkigu, Olatik Orreagarako bidea, ubidetik uharkarako bidea, Txangoa, Mendilatz... |
|